Gorputza osasuntsu mantendu eta eskertuko duzu
Tratamentu Osteopatikoa
aurre haurdunaldia, haurdunaldia eta erditze ondorengoa

Ongietorri etorri Jokin Salud Zentrora

1988an ESKU TERAPIAN hasi nintzenetik gaur arte, etengabe jardun naiz osasuna lantzen eta nire pazienteen ongintzaren alde etengabe eguneratzen, gorputzak eta buruan ‘aski’ esango didaten arte.

Medikuntza alopatikoa beti errespetatuz, eta horren diagnostikoarekin eta tratamenduarekin bat etorrita, alternatiba bat eskainiko dut edozein arazo fisiko nahiz psikosomatikoren aurrean; betiere, egoeraren narriadura edo larritasunari dagokionez, zentzuzko muga batzuen barnean.

Lan Talde

Joaquin Castaño Castaño

  • Osteopatian lizentziaduna Portugalgo Unibertsitate Atlantikoan.
  • Osteopatia maisutza eta porturologia klinikoa.
  • Osteopata, doktoretza: Estrukturala, erraietakoa, kraniala eta pediatrikoa.
  • Osteopatia arloan nazioarteko irakaslea, UNESCOk aitortua.
  • Osteopatia ikertzeko eta garatzeko zentroaren Zuzendari-gerentea.

informazio gehiago

CIDO, Osteopatia ikertzeko eta garatzeko zentroa, estatuko osteopatia elkargoa da. Bost urteko lanbide-heziketako zikloa ematen du, osasunaren arloko profesionalei soilik zuzenduta: masajistak, fisioterapeutak, medikuak… Joaquín Castaño da zentroaren zuzendaria. www.cido-donostia.com
  • Osteopatia aitzinatuko nazioarteko institutuaren ikasketaburua.

informazio gehiago

IIOA, Osteopatia aitzinatuko nazioarteko institutua. Institutua aitzindaria da  gaur egun osteopatia-zientzien hezkuntzan, ikerkuntzan eta osasunaren arretan. Joaquín Castaño da institutuaren ikasketaburua. www.institutoioa.com
  • Espainiako Osteopaten Elkargoko Erakundearen kidea.
  • Osteopatia eta medikuntza integratzaileko nazioarteko federazioaren kidea (2. Espainian).
  • Euskadiko podologoen elkargoko irakasle-bazkidea.
  • Honako hauetan diplomatua: Homeopatia.
  • Osteopatia somato-emozionalean aplikatutako “MCI”-an espezialista.
  • Graduondoa

– Maestria osteopatikan (Portugalgo Unibertsitate Atlantikoa)
– WHIPLASHen ondorioen ikuspegi integrala

  • Masterra

– Espezialitate osteopatikoak
– Osteopatia pediatrikoa

CIDO
FIOMI
CIDO
UNESCO
UNESCO

Alina Castillo Agüero

  • Medikuntzan Doktorea.
  • Medikuntza Orokorra.

Zerbitzuak

\

Medikuntza Orokorra

Alina Castillo Agueroren eskutik diagnostiko osoa, medikuntza eta medikuntza orokorrean doktore.

\

Osteopatia

Ehunen mugikortasuna eta oreka funtzionala berrezartzea, pertsonek beren burua sendatzeko berezkoak dituzten indarrak suspertuz.

\

Homeopatia

HOMEOPATIA medikuntzara parekotasun fenomenoa daraman metodo terapeutikoa da.

Zer da osteopatia?

Osteopatia filosofia bat da, zientzia, artea eta eskuz egindako terapia. Helburua du, pertsonei entzunez, eta ikuspegi orokor batetik, ehunen mugikortasuna eta oreka funtzionala berrezartzea, pertsonek beren burua sendatzeko berezkoak dituzten indarrak suspertuz.

Bere filosofian organismoaren egituraren batasuna eta funtzioa daude, bai osasunean baita eritasunean ere.

Eduki zientifikoak barne hartzen ditu osasuna mantentzearekin eta osasuna berrezartzearekin lotura duten ezagutza biologikoak, jokabidearenak, kimikoak, fisikoak eta espiritualak, baita gaixotasuna identifikatzea, horri aurre hartzea, sendatzea eta arintzea ere. Egokitasun berezia eskatzen du, giza gorputza eta gorputzaren sistemen arteko interakzioak sakon ezagutzea.

informazio gehiago

Filosofia hori lanbide honetan ezartzea da osteopatiaren artea, talentu eta uste osoa duten profesionalek garatua. Hauek, kontzeptu filosofikoa, beren esperientzia eta sena oinarri hartuta, desorekak eta tentsioak antzematen dituzte, eta beren pertzepzioei eta abilezia bereziei esker, desoreka eta tentsio horiek askatzen dituzte, prozesu patologikoaren tentsioei pixkanaka aurre eginez. Ukitze zehatz, zorrotz, doi hori da osteopatiaren oinarria. Osteopataren esku-hartzea beti da zehatz-mehatz neurtua. Nahitaezko egintza minimo ongilea bilatzen du.

Esku-terapia hutsa da, puntu honetan medikuntza klasikoaren kontrakoa. Alabaina, medikuntza klasikoarekiko erabat osagarria eta interaktiboa norbanakoaren osasunaren bila.

Giza organismo baten egitura eta bere funtzioak osatzen dituzten elementu guztien arteko oreka da giza organismo horren osasun egoeraren ezaugarria. Bizitzaren lehen adierazleetako bat mugimendua da; horixe da osteopatiaren oinarrizko printzipioetako bat. Horrenbestez, funtsezko helburuetako bat da osasun ona duen pertsonari mugikortasuna bere onera ekartzea, etendako orekak gizakiaren gorputzaren arlo funtzional guztietan leheneratzeko.

Osteopatia, hortaz, pertsonarenganako hurbilpen bat da, pertsona hori ale bakarra den aldetik. Terapeutaren eskuen bidez desoreka psiko-fisiologikoak bilatzen dira.

Osteopatiaren azken xedea da, hortaz, pazientea bere mugetatik (edozein direla ere) aske egotea berriro ere, eta existitu ez ezik, bera bere osotasunean izaten hastea.

ZER DA OSTEOPATA BAT?

Osteopata da bere bizitza profesionala osasunaren alde jartzea erabaki duen pertsona. Ez du, ordea, medikuntzaren bidea hartu, nahiz eta badiren, izan ere, gerora osteopatian prestakuntza osatua burutu duten medikuak. Ez du, halaber, fisioterapiaren bidea hartu, nahiz eta badiren, izan ere, gerora osteopatian prestakuntza osatua burutu duten fisioterapeutak. Ez du odontologiaren bidea hartu, ezta erizaintzaren, akupunturaren, naturopatiaren, homeopatiaren eta bestelakoen bidea hartu, nahiz eta badiren, izan ere, gerora osteopatian prestakuntza osatua burutu duten arlo horietako asko.

Osteopata, funtsean eta nagusiki, profesional independentea da, prestakuntza zorrotza jaso duena. Bere eginkizuna da gizakiak eguneroko bizitzan izan ditzakeen desoreka edo asaldura funtzionalak baloratzea eta konpontzea. Antzeko beste diziplinetatik urruntzen da, izan ere:

1. Bere eskuak baino ez ditu erabiltzen lanabes gisa. 2. Pertsona, banaezina den osotasun baten modura hartzen du; alegia, min edo sufrimendu bat badago (sintoma), hori ez da kontu isolatua, gorputzaren desoreka global baten ondorioa baizik (kausa). Ez da gaixotzen orkatila, gerrialdea edo urdaila: pertsona bera gaixotzen da, bere osotasunean. 3. Osteopatak ez ditu gaixotasunak tratatzen, pertsonak baizik.

Osteopata profesional gaitua da, bi zutabetan oinarritutako prestakuntza duen oinarri zientifikoarekin: anatomia (eta horren barruan, nagusiki, biomekanika) eta neurologia.

Horrez gain, osteopatak besteak beste fisiologia, klinika, erradiologia, biologia eta esku-terapia arloko prestakuntza du. Bere tresnen artean nabarmentzekoak dira ehun bigunen teknikak, luzamendu analitiko miofaszialak, jarrerak zuzentzeko teknika globalak, artikulazioen normalizazioak, teknika funtzionalak eta faszialak, eskuekin eragindako ponpaketak eta tiraketak, teknika sakro-kranialak, erraiak manipulatzea, energia eta emozioa askatzeko teknikak, eta abar.

Zer da homeopatia?

HOMEOPATIA medikuntzara parekotasun fenomenoa daraman metodo terapeutikoa da: osasun ona duen pertsonarengan sintomak eragin ditzaketen gaiek, sintoma horiek beraiek senda ditzakete pertsona gaixo batengan.

Parekoaren bitartez landutako aukera terapeutikoa Hipokratesen garaiko eskolakoa da. Alemaniako mediku Samuel Hahnemann-ek erabaki zuen, duela berrehun urte, fenomeno hori saiakeren bidez egiaztatzea eta saiakera horietatik terapeutikarako ikasbide praktikoak ateratzea. 1796an, “Hastapen berri bati buruzko saiakera” izeneko artikulua eman zuen argitara; horretan, hainbat urteren buruan HOMEOPATIA izena hartuko zuen terapeutika baten zioak eta oinarriak deskribatu zituen. Hauxe da terapeutika horren oinarria: gaixoari emango zaion medikamentua izango da gizaki sanoarengan esperimentalki koadro kliniko berdina (gaixotasun –pathos– berdina –homeo-) eragin dezakeen gaia.
Homeopatiaren ekintza eta, horrekin, erabilera terapeutikoa ulertzeko, argi izan behar dugu homeopatiaren aukera terapeutikoek ez dutela lotura soilik oinarri-gaiaren aukera farmakologikoekin, baita gaixoaren sentsibilitatearekin ere.

 

Galeria

Gurekin harremanetan jartzeko

Jokin Salud Zentroa

Arana Kalea 14 – 1º Eskubia
20730 AZPEITIA (GIPUZKOA)

Tlf: 943 15 03 98

JOAQUÍN CASTAÑO

Centro JOKIN Salud Integral

Arana Kalea, 14,
20730 Azpeitia, Gipuzkoa, Spain

tlf: 943 15 03 98