Ongietorri etorri Jokin Salud Zentrora

Medikuntza alopatikoa beti errespetatuz, eta horren diagnostikoarekin eta tratamenduarekin bat etorrita, alternatiba bat eskainiko dut edozein arazo fisiko nahiz psikosomatikoren aurrean; betiere, egoeraren narriadura edo larritasunari dagokionez, zentzuzko muga batzuen barnean.
Finalizada la formación en osteopatía psicobiologica. Doctor en CST(comunicación subconsciente titular)
Curso de POSGRADO en osteopatia.
Enfoque integrado de las consecuencias y secuelas del WHIPLASH. Con Alain Croibier D.O. Octubre 2021.
Finalizando MÁSTER en Osteopatia pediatrica con Alain Croibier D.O
Finalizando MÁSTER en Osteopatia pediatrica con Alain Croibier D.O.
Lan Talde

Joaquin Castaño Castaño
- Osteopatian lizentziaduna Portugalgo Unibertsitate Atlantikoan.
- Osteopatia maisutza eta porturologia klinikoa.
- Osteopata, doktoretza: Estrukturala, erraietakoa, kraniala eta pediatrikoa.
- Osteopatia arloan nazioarteko irakaslea, UNESCOk aitortua.
- Osteopatia ikertzeko eta garatzeko zentroaren Zuzendari-gerente ohia.
informazio gehiago
- Osteopatia aitzinatuko nazioarteko institutuaren ikasketaburu ohia.
informazio gehiago
- Espainiako Osteopaten Elkargoko Erakundearen kidea.
- Osteopatia eta medikuntza integratzaileko nazioarteko federazioaren kidea (2. Espainian).
- Euskadiko podologoen elkargoko irakasle-bazkidea.
- Honako hauetan diplomatua: Homeopatia.
- Osteopatia somato-emozionalean aplikatutako “MCI”-an espezialista.
- Graduondoa
– Maestria osteopatikan (Portugalgo Unibertsitate Atlantikoa)
– WHIPLASHen ondorioen ikuspegi integrala
- Masterra
– Espezialitate osteopatikoak
– Osteopatia pediatrikoa








Alina Castillo Agüero
- Medikuntzan Doktorea.
- Medikuntza Orokorra.
Zerbitzuak
Medikuntza Orokorra
Alina Castillo Agueroren eskutik diagnostiko osoa, medikuntza eta medikuntza orokorrean doktore.
Osteopatia
Ehunen mugikortasuna eta oreka funtzionala berrezartzea, pertsonek beren burua sendatzeko berezkoak dituzten indarrak suspertuz.
Homeopatia
HOMEOPATIA medikuntzara parekotasun fenomenoa daraman metodo terapeutikoa da.
Zer da osteopatia?
Bere filosofian organismoaren egituraren batasuna eta funtzioa daude, bai osasunean baita eritasunean ere.
Eduki zientifikoak barne hartzen ditu osasuna mantentzearekin eta osasuna berrezartzearekin lotura duten ezagutza biologikoak, jokabidearenak, kimikoak, fisikoak eta espiritualak, baita gaixotasuna identifikatzea, horri aurre hartzea, sendatzea eta arintzea ere. Egokitasun berezia eskatzen du, giza gorputza eta gorputzaren sistemen arteko interakzioak sakon ezagutzea.

informazio gehiago
Esku-terapia hutsa da, puntu honetan medikuntza klasikoaren kontrakoa. Alabaina, medikuntza klasikoarekiko erabat osagarria eta interaktiboa norbanakoaren osasunaren bila.
Giza organismo baten egitura eta bere funtzioak osatzen dituzten elementu guztien arteko oreka da giza organismo horren osasun egoeraren ezaugarria. Bizitzaren lehen adierazleetako bat mugimendua da; horixe da osteopatiaren oinarrizko printzipioetako bat. Horrenbestez, funtsezko helburuetako bat da osasun ona duen pertsonari mugikortasuna bere onera ekartzea, etendako orekak gizakiaren gorputzaren arlo funtzional guztietan leheneratzeko.
Osteopatia, hortaz, pertsonarenganako hurbilpen bat da, pertsona hori ale bakarra den aldetik. Terapeutaren eskuen bidez desoreka psiko-fisiologikoak bilatzen dira.
Osteopatiaren azken xedea da, hortaz, pazientea bere mugetatik (edozein direla ere) aske egotea berriro ere, eta existitu ez ezik, bera bere osotasunean izaten hastea.
ZER DA OSTEOPATA BAT?
Osteopata da bere bizitza profesionala osasunaren alde jartzea erabaki duen pertsona. Ez du, ordea, medikuntzaren bidea hartu, nahiz eta badiren, izan ere, gerora osteopatian prestakuntza osatua burutu duten medikuak. Ez du, halaber, fisioterapiaren bidea hartu, nahiz eta badiren, izan ere, gerora osteopatian prestakuntza osatua burutu duten fisioterapeutak. Ez du odontologiaren bidea hartu, ezta erizaintzaren, akupunturaren, naturopatiaren, homeopatiaren eta bestelakoen bidea hartu, nahiz eta badiren, izan ere, gerora osteopatian prestakuntza osatua burutu duten arlo horietako asko.
Osteopata, funtsean eta nagusiki, profesional independentea da, prestakuntza zorrotza jaso duena. Bere eginkizuna da gizakiak eguneroko bizitzan izan ditzakeen desoreka edo asaldura funtzionalak baloratzea eta konpontzea. Antzeko beste diziplinetatik urruntzen da, izan ere:
1. Bere eskuak baino ez ditu erabiltzen lanabes gisa. 2. Pertsona, banaezina den osotasun baten modura hartzen du; alegia, min edo sufrimendu bat badago (sintoma), hori ez da kontu isolatua, gorputzaren desoreka global baten ondorioa baizik (kausa). Ez da gaixotzen orkatila, gerrialdea edo urdaila: pertsona bera gaixotzen da, bere osotasunean. 3. Osteopatak ez ditu gaixotasunak tratatzen, pertsonak baizik.
Osteopata profesional gaitua da, bi zutabetan oinarritutako prestakuntza duen oinarri zientifikoarekin: anatomia (eta horren barruan, nagusiki, biomekanika) eta neurologia.
Horrez gain, osteopatak besteak beste fisiologia, klinika, erradiologia, biologia eta esku-terapia arloko prestakuntza du. Bere tresnen artean nabarmentzekoak dira ehun bigunen teknikak, luzamendu analitiko miofaszialak, jarrerak zuzentzeko teknika globalak, artikulazioen normalizazioak, teknika funtzionalak eta faszialak, eskuekin eragindako ponpaketak eta tiraketak, teknika sakro-kranialak, erraiak manipulatzea, energia eta emozioa askatzeko teknikak, eta abar.
Zer da homeopatia?
Parekoaren bitartez landutako aukera terapeutikoa Hipokratesen garaiko eskolakoa da. Alemaniako mediku Samuel Hahnemann-ek erabaki zuen, duela berrehun urte, fenomeno hori saiakeren bidez egiaztatzea eta saiakera horietatik terapeutikarako ikasbide praktikoak ateratzea. 1796an, “Hastapen berri bati buruzko saiakera” izeneko artikulua eman zuen argitara; horretan, hainbat urteren buruan HOMEOPATIA izena hartuko zuen terapeutika baten zioak eta oinarriak deskribatu zituen. Hauxe da terapeutika horren oinarria: gaixoari emango zaion medikamentua izango da gizaki sanoarengan esperimentalki koadro kliniko berdina (gaixotasun –pathos– berdina –homeo-) eragin dezakeen gaia.
Homeopatiaren ekintza eta, horrekin, erabilera terapeutikoa ulertzeko, argi izan behar dugu homeopatiaren aukera terapeutikoek ez dutela lotura soilik oinarri-gaiaren aukera farmakologikoekin, baita gaixoaren sentsibilitatearekin ere.

Gurekin harremanetan jartzeko
Jokin Salud Zentroa
Arana Kalea 14 – 1º Eskubia
20730 AZPEITIA (GIPUZKOA)
Tlf: 943 15 03 98
JOAQUÍN CASTAÑO
Centro JOKIN Salud Integral
Arana Kalea, 14,
20730 Azpeitia, Gipuzkoa, Spain
tlf: 943 15 03 98